Ikasleak motibatzea gustoko duen irakaslea.

Mi foto
Ikasi irakatsi prozesuan buru belarri dabilena. Ikasleak motibatzea da nere erronka handiena! Teknologiek eskeintzen dizkiguten baliabideak gustoko ditut. Hezkuntzako paradigma berri honetan flipped-classroom, ikasketa kooperatiboa, proiektuak ezinbestekoak iruditzen zaizkit

miércoles, 28 de marzo de 2018

Puntua



PUNTILLISMOA
Margotzeko teknika bat da. Puntuen bidez margotzen da, koloreak nahastu gabe eta distantzia batetik begiratzean, gure begiek irudi eta paisaiak identifikatzen dituzte. 
Igande arratsaldea La Grande Jatte uhartean 

GEORGE Seurat margolariaren lanik ospetsuenetakoa da, eta puntillismoaren adibidea. Gaur egun Chicagoko Arte Institutuan ikusgai dago.


Gogoratu bi urte behar izan  zituela koadro hau sortzeko!




AURKEZPENA
klikatu goiko estekan aurkezpena ikusteko

                        Barazkien Bodegoia

Bodegoia ariketaren lorpen Adierazleak;
  • Bararazkien proportzioak egoki bereizten ditu
  • Puntuen zakabanaketa eta kontzentrazioa egoki erabili du.
  • Bolumena lortu du.
  • Jardueraren oinarrizko prozedurak bete ditu.
  • Irudi estetikoa egin du
  • Besteen lana eta bere lana baloratu du
  • Epeak errespetatu ditu




No hay comentarios:

Publicar un comentario