Ikasleak motibatzea gustoko duen irakaslea.

Mi foto
Ikasi irakatsi prozesuan buru belarri dabilena. Ikasleak motibatzea da nere erronka handiena! Teknologiek eskeintzen dizkiguten baliabideak gustoko ditut. Hezkuntzako paradigma berri honetan flipped-classroom, ikasketa kooperatiboa, proiektuak ezinbestekoak iruditzen zaizkit

jueves, 29 de marzo de 2018

Artea eta Giza Eskubideak






Hau da antolatzaileek deialdian proposatu duten Gaia:


Edizio honetan, 1948ko “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren” 70. urteurrena ospatzeko, funtsezkoa den 1. artikuluaren inguruan hausnartzera gonbidatzen zaitugu. Honen helburua baita pertsonen eskubideak eta oinarrizko askatasun guztiak osorik eta berdintasunez gozatzen dituztela ziurtatzea eta horretarako babesa ematea.
 Artikulu honek honela dio: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela: eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu behar dute”. Hortaz, gizaki guztiek, berdintasun eta askatasun oinarrien babesean, berdintasunezko eta elkarrekiko errespetuzko tratua jaso behar dugu eskubide berberak baitugu. 


Finalera iritsi diren margolanei botoa emateko aukera dago.

Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen Ekitaldia: Zabaldu da on line aukeratzeko epea 

Otsailaren 27tik apirilaren 1a bitartean margolan gustukoenak hautatu ahal izango dituzu www.donostia.eus/gizaeskubideak webgunean
Gure ikastetxeko finalera iritsi diren bi lanak. Zorionak artistak!!
   
Lan guztiak, 2018ko apirilaren 16tik 30era, Victoria Eugenia antzokiko erakusketa aretoan, Okendo plazan, ikusgai egongo dira.


SARIAK
Parte hartze hutsagatik “Bazen Behin irudi bat...”, lehiaketara aurkeztutako lan aukeratuen sorta biltzen duen liburua eta parte hartze diploma jasoko duzu. Horrez gain, epaimahai ofi zialak edo herri bozketaren bidez hautatua izanez gero, hurrengo sariak jaso ditzakezu: Bakarkako lanek, kategoria guztietan, parte-hartzaileek material teknologikoa eta ludiko/didaktikoa jasoko dute. Taldekako lanek, kategoria guztietan, talde parte-hartzaileek eroste txartelak jasoko dituzte. Sari ematea Udaletxeko Batzar Aretoan izango da, 2018ko apirilaren 29an

No hay comentarios:

Publicar un comentario