Ikasleak motibatzea gustoko duen irakaslea.

Mi foto
Ikasi irakatsi prozesuan buru belarri dabilena. Ikasleak motibatzea da nere erronka handiena! Teknologiek eskeintzen dizkiguten baliabideak gustoko ditut. Hezkuntzako paradigma berri honetan flipped-classroom, ikasketa kooperatiboa, proiektuak ezinbestekoak iruditzen zaizkit

miércoles, 28 de marzo de 2018

Planoa




Anni Albers
Anni Albers, Bauhaus eskolako, ikasle eta irakaslea, Guggenheim -en egon zen bere obraren erakusketa  2017ko urriak 6tik 2018ko urtarrilak 14arte.


  • Bere ideia estetikoetan erabili zituen arte-baliabideen oinarrizko elementuak izan ziren nagusi, ehungintzakoak eta grabatuetakoak bereziki, horien bitartez leuntasun eta konplexutasun handiko motiboak sortuko baitzituen.
  • Bere obran “ehun pikoriko” ugari daude; horietan, bilbeen perfekzio formala beha daiteke, baita pintura moderno eta abstraktuari dagozkion hainbat kezka ere, oraingoan ehungintza-lanera ekarrita. Izan ere, antzinakoa eta era berean industria-gizarteari lotua dago ehungintza.
  • 1963an, Albersek ikerketa-espazio berri bat aurkitu zuen inprimatze-tekniketan —serigrafiak, urtintak, litografiak eta offset edizioak—, eta horiek 1970eko hamarkadatik aurrera ehunekin egindako lan zuzenaren lekua hartu zuten.
  • Artea, ekoizpen handietarako diseinu gisa, gehiengoarengana zabaldu zitekeelako Bauhaus eskolaren ideia zabaltzen jarraitu zuen Albersek. Ehungailuan egindako lana alde batera utzi ondoren, hainbat elkarlan gauzatu zituen oihal-fabrikatzaile industrialekin.
Gehiago jakiteko klikatu hemen



Arte ederren museoa















No hay comentarios:

Publicar un comentario